1.ego MINTEGIA

1.go MINTEGIRAKO LANA: IKASTE-IRAKASTE PROZESUA IHP-AN

1.EGO MINTEGIRAKO LANA

URTEKO EGUN ONENA

Aupa jente!!!!
Bukatu dira oporrak!!!Beno, oporrak batzuendako; nik neuk lana lepo izan dut tabernan eta gaur niretako “un día más” izan da. Egia esanda egun hobea tabernana jai izan baitut.
Goizean goiz Bergarako igerilekuan egon naiz eta gero nire praktiketako lehenengo eguna izan dut Oñatiko Herri Eskolan, 2 urteko haurrekin. Oso oso osoooooooooooooooo esperientzia polita izan da: harrera denbora, agurra eta lista pasatzeko momentua, fruta hartzea, kantuak, bideo gelara… bufff bideo gelan emozionatu egin naiz haurrak Pinguying eta Pirritx eta Porrotx itnotizatuta ikusten zutela ikusiz (malkoak ere ixuri zaizkit).
Gero bazkaldu, siestatxoa eta korrika egitera nahiz eta elurra egin eta Akerreko kafesnearen ostean 20etan dantzako lokalera ihauteri dantzak herriko jendeari irakastera.
Ta orain afaldu barri telebista apur bat ikusi eta ohera.
Gaurko argazkia nire lehengusina Edurne eta bere alaba Libetxorekin argazki batzuk. Gainera Libetxo nire praktiketako gelan dago.

LIBETXO, EDUR ETA NI

LIBETXO, EDUR ETA NI

GAUR EGUN NI NAIZ

EZAGUTZEN AL DUZUE JOGA EGITEN ARI DEN MUTIL HAU?

ANDER

ANDER

EGUN BAT BERANDUAGO

ANDER

ANDER

NI NINTZEN

ANDER

ANDER

URTE BERRI ON!!!

Urte Berri On denoi!!!
Beno ez denoi, merezi duzuenoi bakarrik!!!
Egia esan neretako beste egun bat gehiago izan da. Atzo lana tabernan eta gaur goizean ere bai. Urte berria parrandan hasteko aukera izan nuen, tabernan arratsaldean egin bainuen lan, baina azkeneko 6 urteetan bezala urteko egun FALTSUENEAN ez nintzen atera. Gehiago esanda gaueko 23:45 iada oheann nintzen. Mahats, txanpan eta kanpai hotsen zirkua gorroto dut.
Gaur goizean 10etan lanean fin tabernan baina aurretik beti fidel izan zaidan batena joan naiz: LAIA.
Nire txakurrarendako doa gaurkoa. Familia, lagun onak eta Laia dira beti laguntzeko prest egon direnak.
Argazkia aurreko urteko lehen egunean Aizkorri puntan ateratakoa da nire lagun fidelarekin.

XABA ETA LAIA AIZKORRIN

XABA ETA LAIA AIZKORRIN

GABON EGUNA

Aupa!!!!
Gaur urtero lez Aloñara joan naiz bizikletan. Hau urteroko tradizio bihurtu da, nire amonari; alegia, Jesusa Alzolari, emandako hitza betez: abenduaren 25ean Aloñara mendi bizikletaz igoko naizela. Pena bat da nire amama argazki hau ikusteko ez egotea hemen baina espero dut hor goitik ikusiko nauela. Ondo pasa gabonak Jexuxa.
P.D: Argazkia gaurko goiz hotzean Aloñan ateratakoa.

Ander Aloñan (2008-12-25)

Ander Aloñan (2008-12-25)

IRITSI DIRA GABONAK

Aupa jente!!!
Aspaldiko. Badakit aspaldian ez dudala berriztu nire blog-a, baina nahiko liatuta ibili naiz nire bete-
beharrekin.
Iritsi dira gabonak eta telebistan entzuten dugun KRISI hitza ez dut nabari Oñatiko kaleetan: tabernak lepo, dendak lepo, supermerkatuak lepo, eski estazioak lepo…. KRISIIIAAAA !!!!! Txakurraren bibolina!!!
Oraindik poltsikoetan badagoela diruaaaaa!!!Hori bai gauzak horrela jarraituz gero, batzuk gerria estutu beharko dute, y no miro a nadie.
Gabon gau eguna dugu eta berez data seinalatua, baina niri ez dit ezer esaten, familian ezpaikaude denok: amama Jesusa, tio Javier, amama Angela, aittaitta Pablo eta Andres, Andres Urzelai, Jon lehengusua, tia Josepa, tia Petra, Joxe Antonio Madina, tio Antonio,etb…
Badakit beraiek guztiek guk denok ondo pasatzea nahiko dutela, baina hori nigan ezinezkoa da.
Gaur txakurrarekin pasiuan baserrira joan naiz eta orain 20 urteko oroitzapenak etorri zaizkit burura eta orduko jendea ez ikusteak negar malkoak ixurtzea eragin dit. Ez zait txanpana gustatzen baina topa egitun dut beraien guztiengaitik.
Gaurkoan bi argazki jarriko ditut. Bi hauek dira nire erraien iturburu: Eperretxe-Altzibar (aitaren etxea) eta Jaumendi (Amaren etxea)

JAUMENDI

JAUMENDI


EPERRETXE

EPERRETXE

BADOATOZELA OPORRAK

Aupa!!!!
Iada domeka gaua da eta bihar ingleseko esamiña eiñ ta bukatu dugu aurtengoz. Orain ingleseko eskema bukatzen nabil eta ea biharkoa ondo ateratzen den.
Gero opor earrak izango ditugu nahiz eta tabernan lana izango dudan eta nahiko egun estresanteak izango diren gabon egunak baña ZERBAIT NAHI DUENAK LAN EIÑ BEHAR.
Hala ere, klase gabe ordu libre gehiago izango ditut nire hobbie eta betebeharrentzat: umeei eskalada kurtsilloak eman, korrika ein, igerilekura joan, eskalatu, mountain-bike-ean ibili,…eta orain hobbie berria: PIRAGUAN ibilli (maixua Alex).
Eta Urtarrilak 7an PRAKTIKAK Oñatiko Herri Eskolan.Hauek egiteko beharra daukat baloratua sentitu nadin eta iraganeko mamu beltzak uxatzen jarraitu ahal izateko.

Gaurkoa nire klasekideentzat doa. Egia esan asko lagundu naute eta oso pozik eta eskertua nago beraiei.Aurreko urtean azken moduluan egin genuen azken koizpenaren bideoa jarriko dut: MUNDUARI BIRA